Berriak
MATRIKULAZIOAZATOZ GU EZAGUTZERA!!! Urtarrilaren 30ean matrikulazio epea irekiko da eta gure ikastetxea ezagutzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Horretarako datorren otsailaren 1ean bilera orokor bat ospatuko dugu gure ikastetxean arratsaldeko 18:00tatik aurrera. Bertan, guraso berrientzat interesgarria izango den informazioa eskainiko da. Urtero bezala, haurrentzako zaintza zerbitzu berezia izango dugu zuen erosotasunerako. Bilera orokor honetaz gain, aurtengo berrikuntzetako bat Ate irekietako jardunaldia izango da. Interesa duten gurasoek, Haur Eskolako funtzionamendua ezagutzeko aukera izango dute telefono honetan ( 943 009 773) hitzordua adostu eta gero. Matrikula ikastetxean bertan egiten da eta honako dokumentazio hau aurkeztu behar da: . Famili liburuaren fotokopia . Ikaslearen bi argazki . Eskabide-orria beteta . NAN-aren fotokopia .Familia helbidearen udalak luzatutako erroldagiria (ikaslearena eta aita/ama/lege- tutorearena) |
|
|


