Egutegia
<<  Iraila 2010  >>
 Al  As  Az  Og  Or  Lr  Ig 
    1  2  3  4  5
  6  7
1516171819
20212223242526
2728   

Publikoak

Ikasturte berria 2010-2011

x

Gure ikastetxeko irakasleek ikasturte berriari gogo handiz ekin diote. Egun hauetan, besteak beste, urte osoko plangintza gainbegiratzen, hurrengo hilabeteetan ikasleekin landu beharrekoak prestatzen, ikasgelak txukun-txukun apaintzen eta liburu eta material berriekin lanean ari dira. Buru-belarri ari dira lanean udaran pilak era egokian  kargatu ostean.

Ikasturte berria hurrengo asteazkenean, irailaren 8an hasiko da eta Ikasleak ere animatuta etortzea espero dugu, igerileku, hondartza zein mendi artean uda zoragarria pasa dutelakoan, irakasleekin lan egin eta ikasturte polita bizitzea desiatzen diegu.

 

Kurtso bukaerako jaialdia

Aurreko ekainaren 12an gure ikastetxeak sekulako festa bizi izan zuen. Ikastetxeko partaide guztiek parte hartu zuten jaialdian eta baita bikain pasa ere.

Jaia goizean-goiz hasi zen. 10:00etan urte bukaerako eukaristia ospatu zen eta bertara ikasle pila bat hurdildu zen. Ama birjinari lore-eskaintza egin eta gero, gela bakoitzak dantza bat egin zuen guraso guztien aurrean. Berriz ere argi gelditu zen Shakira eta Riky Martin ugari ditugula gure ikasleen artean. Hori da hori aldaka mugitzea!

 

Gehiago irakurri...

 

Jangela

Ikastetxeak Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrei jangela eta zaintza zerbitzua eskaintzen dizkie 12:30etatik 14:30etara hauen beharrak asetu ezin dituzten gurasoen eskaerari erantzuna emanez, garbitasun eta mahaiko jarreran heziz eta haurren segurtasun eta kustodia bermatuz ikastetxeko irakaslego propioz eta azpikontratazio pertsonalaren presentziaz egunero beharrezko informazioa gurasoei idatziz edota ahoz emanez. 

  

- Zerbitzuaren ordainketa hilean behin egingo da, hilabeteko egunen arabera.

 

- Bazkaltiarrek noizbait ez badute zerbitzua erabili behar eta garaiz esanda (gutxienez bezperan) bazkari horren parte bat hurrengo erreziboan deskontatuko zaie. Irteeraren bat egonez gero, berdin egingo da (kasu honetan ez dute deitu beharko).

 

- Menu bereziak dituzten bazklatiarrek (zeliako, laktosari – arrautzari... alergia diotenak, e.a.) jangela zerbitzua behar EZ dutenean, gutxienez 48 prdu lehenago esan beharko dute. Horrela ez bada, ez zaie dirurik bueltatuko.

 

- Jangelara noizbehinka etorriko direnek – ez ohiko bazkaltiarrek-, egun bat lehenago jakinaraziko diote Idazkariari ( 943 55 17 82 – 943 00 97 73). Menu bereziak behar dituztenak, (zeliako, laergikoek...) 48 ordu lehenago esan beharko dute jangelan geratuko direla edota geldituko EZ direla. Horrela ez bada, ez zaie dirurik bueltatuko.

 

- Jangela zerbitzuak diraun bitartean, gurasoak bertara ezingo dira joan.

 

- Goizeko jardunetan, ikasleak 13:45 ean jaso beharko dira.

 

- Ikasle batek alergiaren bat edukiko balu, medikuaren agiria ekarri beharko luke janaria egokitu ahal izateko. 

 

Bertso jaialdia

 

Salesiarretan txapela kentzeko moduko bertso saioa ikus eta entzuteko aukera izan genuen maiatzaren 13an. Gure ikastetxeko 5. eta 6. mailetako ikasleek espektakulu aparta eskaini zuten bertan bildu zen jendetzaren aurrean. Landutako gaia ez zen nolanahikoa izan, eskolako irakasleen inguruan bota baitzituzten euren bertso eta errimak. Inolako zalantzarik gabe, Egañak eta Lujanbiok sinatuko lituzketen hitzak atera ziren gure ikasleon ahotatik

 

Igeriketa ikastaroak

Arrainen antzera. Horrela ibili dira Lehen Hezkuntzako lehen mailako ikasleak Lasarten garatutako igeriketa ikastaroan, apirilaren 19tik maiatzaren 14a arte. Hasierako beldurrak eta urduritasunak urpean utzi eta gero, amuarrain edo marrazoen antzera igeri egiten aritu dira hilabetez. Hemendik gutxira Olinpiadetan ikusteko aukera izango dugu!

igeriketa.jpg - 320.11 Kbigeriketa 2.jpg - 422.19 Kb

 
Artikulu gehiago...
Berriak